DIRUA Jendea ZAINTZEKO Ez HILTZEKO!
  • Urtero aurrekontu militarretarako 800 biloi $ erabiltzen da
  • 40 biloi $ “EEBBetako guda berrirako”
  • 80 biloi $ nahikoa lirateke ezinbesteko beharrak asetzeko: ur edangarria, osasuna, oinarrizko hezkuntza eta gutxienezko diru sarrerak.
2001trl.gif (12410 bytes)

EMAKUMEON 3. GREBA MUNDIALA
2002 ko MARTXOAREN 8ª
Emakumeon nazioarteko eguna

Inoiz baino aberastasun gehiago eta txiro gehiago

Greba 
¨ EMAKUMEON LANA ETA BIZITZA AINTZAKOTZAT HARTZEN DUEN MUNDUA LORTZEKO – JENDEA ZAINTZERA ETA EZ HILTZERA BIDERATUTA.

Greba 
¨ “EEBB.ETAKO GUDA BERRIAREKIN” ETA GUDA GUZTIEKIN BUKATZEKO - hildako gehienak emakumeak eta haurrak izaten dira, baita errefuxiatuen % 80 ere.
¨ GLOBALIZAZIOARI AURRE EGITEKO – MUNDU GUZTIKO SOLDATARIK GABEKO EDO SOLDATA OSO BAXUDUN LANEKIN ETA GEHIEGIZKO LANAREKIN BUKATZEKO.

ANDRAK ETA NESKATILAK MUNDUKO LANAREN 2/3ak EGITEN DITUGU
DIRU SARREREN %5ª BAINO EZ JASOTZEKO
GAINERA LANIK GEHIENA TRUKEAN SOLDATARIK JASO GABE

Emakumeon lana bizitza sortzera, helikatzera eta mundu guztia zaintzera bideratuta dago. Sarritan, gure bizitzako ahaleginak jaso dituzten hoiek hiltzaile edo gudetako biktima bilakatzen dira. Horregaitik gara gudaren aurkako mugimenduen ardatza. Penagarria da gizakumeon erdia besteen zainketarako hezitzea eta beste erdia “egiteko gauza garrantzitsuagoak dituztelako ustean” hezitzea.
Guden eta multinazionalen botereak bizitzaren arlo bakoitza mehatxatzen duenez masa mugimendutan elkartu gara: lurra berreskuratzeko, uraren, hazien eta genen pribatizazioari eta lapurretari aurre egiteko, … Emakumeon greba mundialak, mugimendu honen barruan hatos autonomo modura, gastu militarra zaintzera, helikatzera, osatzera, ikastera eta irakastera bideratzea aldarrikatzen du.

Emakumeon greba orokorraren aldarrikapenak:

  • Jendea zaintzearen lanaren ordainketa –soldata, pentsio, lur edo bestelako baliabideen bidez. Zer da haurrak edo besteak zaintzea baino garrantzitsuagoa? Bizitza eta ongizaterako inbertsio gehiago eta ez aurrekontu militar etaartzeletarako.

  • Merkatu Globalean andra eta gizonen arteko soldata berdintasuna.

  • Amatasun bahimena eta titia emateko denbora ordaindua eta bestelako laguntzak - emakume izateagatik zigor gehiagorik ez!

  • Kanpo Zorraren bukaera. Andra eta neskei gehiago lapurtzen digute. Ez dugu ezer zor, gurí zor digute.

  • Ur edangarriaren, osasunaren, etxebizitzaren, garraioen eta hezkuntzaren eskuragarritasuna.

  • Lan-orduak gutxitzeko tecnología ez kutsakorra. Denok behar dugu sukaldea, hozkailua, garbigailua, ordenagailua eta aisia.

  • Bortxaren aurrean babesa, senitarte eta boteredunen aurrean batipat.

  • Mugimendu askatasuna. Dirua nonahi mugi daiteke, zergaitik ez jendea?

Estatu espainiarrean Emakumeon Greba Mundiala, Soldatarik Gabeko Lanak Ordaintzearen Aldeko Emakumeek koordinatzen dute.
Rodas 27, behea. 08004 Bartzelona. Tel / Fax : 93 442 2304
E-mail: huelgademujeres8m@teleline.es