|
DIRUA
Jendea ZAINTZEKO Ez HILTZEKO!
- Urtero aurrekontu militarretarako 800 biloi $ erabiltzen da
- 40 biloi $ “EEBBetako guda berrirako”
- 80 biloi $ nahikoa lirateke ezinbesteko beharrak asetzeko: ur
edangarria, osasuna, oinarrizko hezkuntza eta gutxienezko diru
sarrerak.
|
 |
EMAKUMEON 3. GREBA MUNDIALA
2002 ko MARTXOAREN 8ª
Emakumeon nazioarteko eguna
Inoiz baino aberastasun gehiago eta txiro gehiago
Greba
¨ EMAKUMEON LANA ETA BIZITZA AINTZAKOTZAT HARTZEN DUEN MUNDUA LORTZEKO – JENDEA ZAINTZERA ETA EZ HILTZERA
BIDERATUTA.
Greba
¨ “EEBB.ETAKO GUDA BERRIAREKIN” ETA GUDA GUZTIEKIN BUKATZEKO - hildako gehienak emakumeak eta haurrak izaten dira, baita errefuxiatuen % 80 ere.
¨ GLOBALIZAZIOARI AURRE EGITEKO – MUNDU GUZTIKO SOLDATARIK GABEKO EDO SOLDATA OSO BAXUDUN LANEKIN ETA GEHIEGIZKO LANAREKIN
BUKATZEKO.
ANDRAK ETA NESKATILAK
MUNDUKO LANAREN 2/3ak EGITEN DITUGU
DIRU SARREREN %5ª BAINO EZ JASOTZEKO
GAINERA LANIK GEHIENA TRUKEAN SOLDATARIK JASO GABE
Emakumeon lana bizitza sortzera, helikatzera eta mundu guztia zaintzera bideratuta dago. Sarritan, gure bizitzako ahaleginak jaso dituzten hoiek hiltzaile edo gudetako biktima bilakatzen dira. Horregaitik gara gudaren aurkako mugimenduen ardatza. Penagarria da gizakumeon erdia besteen zainketarako hezitzea eta beste erdia “egiteko gauza garrantzitsuagoak dituztelako ustean” hezitzea.
Guden eta multinazionalen botereak bizitzaren arlo bakoitza mehatxatzen duenez masa mugimendutan elkartu gara: lurra berreskuratzeko, uraren, hazien eta genen pribatizazioari eta lapurretari aurre egiteko, …
Emakumeon greba mundialak, mugimendu honen barruan hatos autonomo modura, gastu militarra zaintzera, helikatzera, osatzera, ikastera eta irakastera bideratzea aldarrikatzen
du.
Emakumeon greba orokorraren
aldarrikapenak:
-
Jendea zaintzearen lanaren ordainketa –soldata, pentsio, lur edo bestelako baliabideen bidez. Zer da haurrak edo besteak zaintzea baino garrantzitsuagoa? Bizitza eta ongizaterako inbertsio gehiago eta ez aurrekontu militar
etaartzeletarako.
-
Merkatu Globalean andra eta gizonen arteko soldata
berdintasuna.
-
Amatasun bahimena eta titia emateko denbora ordaindua eta bestelako laguntzak - emakume izateagatik zigor gehiagorik
ez!
-
Kanpo Zorraren bukaera. Andra eta neskei gehiago lapurtzen digute. Ez dugu ezer zor, gurí zor
digute.
-
Ur edangarriaren, osasunaren, etxebizitzaren, garraioen eta hezkuntzaren
eskuragarritasuna.
-
Lan-orduak gutxitzeko tecnología ez kutsakorra. Denok behar dugu sukaldea, hozkailua, garbigailua, ordenagailua eta
aisia.
-
Bortxaren aurrean babesa, senitarte eta boteredunen aurrean
batipat.
-
Mugimendu askatasuna. Dirua nonahi mugi daiteke, zergaitik ez
jendea?
Estatu espainiarrean Emakumeon Greba Mundiala, Soldatarik Gabeko Lanak Ordaintzearen Aldeko Emakumeek koordinatzen dute.
Rodas 27, behea. 08004 Bartzelona. Tel / Fax : 93 442 2304
E-mail: huelgademujeres8m@teleline.es
Home |