Emakume eta neskatoek munduko lanaren bi herenak egiten dituzte diru sarreren %5a bakarrik jasotzen duten artean.
Gera dezagun mundua aldarazteko. Egin bat 2000. urteko martxoaren 8ko mundu mailako emakume grebarekin Emakume guztion lana eta bizitza baloratuko duen milurteko baten alde. |
|
Irlandar emakumeek grebara deitu zuten eta mundu osoko emakumeak deialdia jarraitzeko prest agertu dira.
Urtero munduak 700 biloi dolare gastatzen ditu arlo militarrean eta 20 biloi dolare baino gutxiago oinarrizko beharretan (ur edangarria, osasuna eta oinarrizko heziketa). Aberats eta txiroen arteko aldea izugarria da eta handituz doa: hiru famili aberatsenen dirutza herrialde txiroetako 600 miloi pertsonen urteroko soldata baino handiagoa da.
Biztanleriaren herenak behar duen egur erregaiaren biltzaileak emakume eta neskatoak dira, Asian bost ordu baino gehiago ematen dituzte eginkizun honetan. Afrikan beraiek ereiten dute elikagaien % 80a. Hego Ameriketan biztanleriaren %25a (eta indigenen % 60a) ez dauka ur edangarririk. Herrialde "garatuetan" etxetik kanpo lan egiten duten emakumeek gizonen erdia irabazten dute.
Ordaindu gabeko emakumeen lanak urtero 11 triloi dolaretako ekarpena suposatzen du. Gizarteak eta merkatuak ezingo lukete biziraun soldata gabeko emakumerik gabe: etxean, nekazaritzan, senitarteko entrepresetan, kultu guneetan, auzo eta auzoguneetan, herri eta hirietan.
Emakumeek lan gehiago egiten dute, lan tradizional zein modernoetan. Karreradun emakumeek ere komeriak egiten dituzte merkatuko eskaerei erantzuteko bakoitzaren beharrak asetzeaz ahaztu gabe. Eta gainera gizonekin leia dezagun eta lana seme alaben aurretik jar dezagun eskatzen zaie.
Emakume eta neskatoek lan gehiegiren murrizketa eta dirusari bat merezi dute beraien ekarpenagatik.
Idatzi hemen zuen grebarako arrazoiak, ekarpenak eta zuen helbidea.
Bide asko dago dirua gugana helarazteko:
Jakinarazi ezazue guzti hau familia, lagunartean, taldean, lanean, kultu guneetan, herrian eta hirian. Zabaldu mezua ahoz, telefonoz, posta elektronikoz edota faxez. Eta jarraitu gurekin kontaktuan, bidali grebara gehitzeko zuen arrazoiak, egin nahi dituzuen ekintzak eta zuen inguruko taldeen izen-helbideak.
Estado Espaņol:
Mujeres por un Salario para el Trabajo Sin Sueldo
Apartado 109, 08080 Barcelona, Espaņa. Tel/Fax: 93 318 0802
E-mail: huelgademujeres8m@teleline.es
Inglaterra:
International Wages for Housework Campaign
Crossroads Women's Centre, PO Box 287, London WC1H 9DZ
Tel:(0171) 482 2496 minicom/voice Fax:(0171) 209 4761,
E-mail:
womenstrike8m@server101.com
Irlanda:
International Women Count Network
10 St Bridget's Place Lower, Galway, Ireland
E-mail: margaretta@tinet.ie
EE.UU:
International Wages for Housework Campaign
E-mail: womenstrike8m@server101.com
PO Box 86681, Los Angeles, CA 90086-0681 Tel/Fax: 323-292 7405
PO Box 14512, San Francisco CA 94114 Tel/fax: 415-626 4114
PO Box 11796, Philadelphia PA 19101 Tel: 215-848 1120 Fax: 215-848 1130