2000. urteko martxoaren 8ko emakumeen

mundu mailako greban parte hartzeko deialdia.

Lagun maiteak, 2000. urteko martxoaren 8ko Emakumeen Mundu Mailako Grebara gonbidatzen zaituztegu. Zuen senitartekoak, lagunak eta lankideak ere gonbidatzen ditugu Emakumaren Nazioarteko Egun honetan. Gure moduan, agian zuek ere Quebec-eko Emakumeen Federakuntzak urrian antolatutako nazioarteko martxan parte hartzen ariko zarete. Federakuntzara idatzi dugu eta pozik hartu dute ekintza bien konbinaketarako eta elkarlaguntzarako proposamena.

Irlandako Emakumeen Kontseilu Nazionalak orain dela ia urtebete proposatu zuen greba eta Soldatarik Gabeko Lanaren Ordainketaren Aldeko Emakumeek eta "Emakumeek kontatzen dute"Nazioarteko Sareak mundu mailara zabaldu zuten. Lehenengo urratsa 1999ko Martxoaren 8an eman zen, Nueva Yorken, herrialde ezberdinetako emakumeek NBEko Emakumearen Egoerari Buruzko Komisioan greba proposamena planteatu zutenean.

Emakumeok egiten dugun lan gehiena ez da ordaintzen, ez zaio duen garrantzia ematen eta ez da behar bezala baloratzen.

Grebaren oinarria emakumeek gizarte eta ekonomia guztietan eragiten duten ekarpenean oinarritzen da. Emakumeek mundua mugiarazten dugu eta biztanleriaren hezitzaileak eta zaintzaileak gara, baina hala ere gure lana ez da ordaintzen, ez zaigu garrantzia onartzen eta gure ekarpena ez da behar bezala baloratzen.

Onarpen ekonomiko eta sozial eza bidegabekeri sexista bat da; emakumeok eta guk egiten dugun guztia gutxiezten da eta gure soldatak gizonenak baino baxuagoak dira, %25- 50ean. Hainbat emakumeek ondo ordaindutako goi karguetan egon arren, gizon eta emakumeeen soldaten arteko ezberdintasuna handituz doa.

Mexikon adibidez, Ipar Ameriketako Komertzio Askearen Ituna (NAFTA) sinatu ostean emakumezkoen soldatak gizonezkoen soldaten %70a izatetik %50a izatera jeitsi dira. Gobernuek politika hau hego eta ertamerika osoan zabaldu nahi dute. Hegoaldean ongizate laguntzarik edo bestelako giza-programarik apenas ez dago eta iparraldekoak murriztuz doaz; ez da kontutan hartzen emakumeok laguntza hauek jasotzeko dugun eskubidea, beste pertsonak zaintzeagatik edo soldata gabe egiten dugun beste lanen ordainketa modura.

Emakume guztien bizitza eta lana behar bezala baloratuko duen milurteko baten alde.

Emakume eta neskatoek gure lan kopurua murriztea eta gure ekarpenagatik dirusari bat izatea behar eta merezi dugu. Lan gutxiago, denbora gehiago eta errekurtso gehiago nahi ditugu. Gure lan kopurua gutxitu behar da eta egiten dugunari duen garrantzia eman behar zaio. Horretarako bide ugari dago: ereiten dugun lurraren gaineko eskubideak edo benetan funtzionatzen duten eguzki sukaldeetatik osasun, haurtzaindegi, garraio, heziketa, teknologia… zerbitzuen hobekuntzararte. Faltan dagoena munduko lehentasunak aldatzeko borondate politikoa da, ez dirua. Honen adibide izateko gastu militarrak begiratzea besterik ez dago: 700 biloi dolare, bizitzarako gastu beharrezkoen 20 biloi dolareen aurrean.

Mundu osoko emakumeak grebaren deialdiarekin bat egiten ari dira. Greba bat da emakumeen ekarpena, behar eta eskakizunak ikustarazteko erarik eraginkorrena; emakumeok geratzen garenean, guztia geratzen baita.

Emakumeek jada hainbat greba egin ditugu: Islandian 1975an, lehenengo greba honen hamargarren urtebetetzea gogoratuz 24 herrialdeetan ospatu zen Emakumeen Egun Librea (soldatarik gabeko lanaren errekonozimendua aldarrikatuz), Suitzan 1993ean eta Mexikon aurten. Uztailaren 22an miloika emakume atera ziren Mexikoko kaleetara sodata gabeko etxeko lanen lan izakera aldarrikatuz; Chiapaseko emakumeek zerikusi handia izan zuten dudarik gabe, beraiek defendatu baitituzte euren komunitateak eta beraiek borrokatu baitute NAFTA eta Mexikar ejerzitoaren kontra.

Islandiako grebak bertako emakumeei negoziaketarako boterea eman zien (soldatak, haurtzaindegiak…) eta Egun Librerako ekimenak ondorio positiboak izan zituen mundu osoko emakumeen borrokan: Zanbiako alargunek hildako senarren dirua jasotzeko eskubidea irabazi zuten, Ingalaterrako Aisi-guneetan emakumeen doako sarrera lortu zuten eta beste hainbat herrialdeetan jantoki eta ofizinetako langileek ordaindutako astia eskuratu zuten.

Emakumeek era askotan presionatu dugu soldatarik gabeko lana behar bezala baloratua izan dadin. Amek amatasun baja ordainduaren alde eta ongizate dirulaguntzen alde borrokatu dute. Laguntza hauek gaizki ondainduta dauden lanak ez hartzea eta bearien seme-alabak hezitzeko aukera izatea suposatu dezakete. Minesotan, EEBBetan (munduko herrialderik aberatsena baina amatasun laguntzarik gabekoa) ezkondutako emakumeei soldata txiki bat ematen zaie baldin eta lanera bueltatu beharrean beraien seme-alabak (lehenengo bi urtetan) zaintzea erabakitzen badute. Emakume oro, ezkondua zein ezkongabea, lesbiana zein ez, munduko edozein lekutan, erabaki hori hartzeko eskubidea behar luke izan.

Greba honen helburua ez da gutxi batzuk boterea hartzea. Nahikoa izan dugu jerarkia ekonomiko-politikoan igotzeko gure laguntza eskatu duten emakumeekin; lortuko zutenean gure beharrei kasu egingo zietela agindu digutenekin. Izan ere, botere eskalan igo diren emakumeak askotan gure kontra erabiliak izan dira, merkatuaren beharren arabera gure bizitzak saltzen dituzten gobernuek diguten mezprezua itxuraldatzeko.

Ingalaterra, Ipar Irlanda, Eskozia eta Galeseko alderdi agintariak 101 emakume ditu parlamentuan, baina emakume horiek ez gintuzten defendatu gobernuak ezkongabeko amei digulaguntza kendu zienean. Bortxaketa biktimen babes falta handitzen duten legeak (gehienbat asilo politikoa eskatzen duten emakumeen ) onartzen dira emakumezko parlamentario guzti hauen oneritziaz. Eta gero eta gehiago gara lanaldi bikoitza egiten dugun emakumeak, ordaindutako lanetan soldata berdintasunera hurbildu ere egin gabe.

Emakumeen mugimendua bakarkako emakumeen botere helburu pertsonalak emakume guztien askapenerako bidearekin eta gizartearen erabateko aldaketarekin ez nahasten ikasten ari da. Gobernuei mundu osoan multinazionalen aurrean herriaren ordezkariak ez izatea aurpegiratzen zaie, guk ere gobernu emakumeei gure ordezkariak ez izatea aurpegiratzen diegu.

2000. urtea hurbiltzearekin batera gero eta jende gehiagok uste du gizartearen eraldaketa beharrezkoa dela: munduak ezin du horrela jarraitu. Gerra, gosea eta gaisotasunetatik, lurraren beroketa eta bestelako arazo ekologiko, arrazakeria eta esplotazio mota guztietara aldaketa behar da.

Gutariko gehienentzat teknologiak ez du zoriontasun edo ongizaterik ekarri, are gehiago, batzutan oso ondorio kaltegarriak izan ditu; honen adibide dira armen komertzioa edo genetikoki eraldatutako jakien produkzioa. Hauen kontrako borrokak izan dira, NAFTA eta World Trade Organisation-en aurkakoak izan diren bezala. Baina guk, munduko emakumeok, balore giza-ekonomiko berrietan indarra jarriz, mundua geratu eta aldatzen has gaitezke.

Bide ugari dago gauzak aldatzen hasteko, gure aldarrikapenak honako hauek dira:

Grebari publizitatea emateko Hego Amerika eta Europako Irrati Libreetako Emakume Sareak (Emakumeak Komunikazo Guneak Eraikitzen) irrati kuna bat egin du, gazteleraz dago baina again itzuli eta erabili nahi duzue. Hainbat sindikatuk grebari baiezkoa eman diote eta gizonezko eta umeei laguntza eskatu zaie.

Jar zaitezte kontaktuan gurekin, jakinarazi zuen greban parte hartzeko ideiak eta zuen eskaerak munduko emakume guztien lana ordaindua izan dadin; ordaindua diruz, denboraz, lurrez, osasun zerbitzuez, haurtzaindegiez, heziketaz, teknologiaz… kontakta gaitzazu korreoz, posta elektronikoz, faxez edo telefonoz.

Informazioa alemanez, arabez, euskaraz, bengaliz, katalanez, gazteleraz, txineraz, frantsesez, gaelikoz, gujeratiz, hinduz, ingelesez eta italieraz dago jada. Beste hizkuntzetara itzuli nahi dugu, itzuli ahal baduzue, mesedez esan. Kamisetak, txapak eta postalak ere badira (momentuz ingelesez bakarrik). Kamisetak 1800/1200 pezetatan eta txapak zein postalak 100 pezetatan. Asko eskatuz gero prezio bereziak daude.

Zuen berrien zain geratzen gara.

Boterea emakumeentzat mundua gera eta alda dezagun.

Irratietarako iragarkia:

Gera dezagun mundua gauzak aldatzen hasteko!

Etorri gurekin martxoaren 8ko emakume grebara!

  1. Maika dut izena, hegoaldeko emakume bat naiz, egunero 6 kilometro egiten ditut ur bila et grebari bai esaten diot kanpo sorraren abolipena eskatzeko
  2. Ramona naiz eta ama moduan gure nagusiak eta umeak hezitzen egiten dugun lana ordaindua izan dadila eskatzen dut, eta horregatik, grebara noa!
  3. Frida naiz, lesbiana naiz eta nire desioa bidezkoa denez lesbofobiaren kontra egiten dut borroka. Oso zaila da, beraz, grebara noa.
  4. Magdalena naiz eta sexu-langilea naiz. Nire lana errespetatu dezaten eta nire lan eskubideak onartuak izan daitezen…grebara noa!
  5. Candelaria dut izena, inmigrante beltza naiz eta nazkatuta nago arrazakeriaren kontra borrokatzearekin; nire lana eta borroka baloratua izan dadin nahi dut.

Gera dezagun mundua…etorri… emakume guztien bizitza eta lana behar bezala baloratuko duen milurteko baten alde.

(abestia) Grebara, grebara, grebara noa ni ere; ni haiengatik ama, haiek nigatik…

Back